Hamarkada bat baino gehiago ikus-entzunezko, hezkuntza eta gizarte arloetan lan egiten
Mastaller enpresak aspalditik hiru lan-ildotan garatu du lana: animazioa eta kudeaketa soziokulturala, komunikazioa eta ikus-entzunezkoak, eta ekitaldietarako ekipamenduak.
- Animazioa eta kudeaketa soziokulturalaren arloan, batez ere umeei eta gazteei zuzendutako proiektuak eta zerbitzuak garatzen ditugu. Esaterako, zaintza-zerbitzua, eskolaz kanpoko ekintzak, udalekuak, jaiak, hezkuntza laguntza, ludotekak, eta abar. Horretarako, begirale aditu elebidunak ditugu.
- Hezikomunikazioan espezialistak gara eta hedabideei (prentsa, irratia, telebista, Interneta eta publizitatea) lotutako lantegiak antolatzen ditugu. El Correo egunkaria bisitatzeko programa kudeatzen dugu eta prentsa-bulego baten eginkizunak garatzen ditugu. Horretarako, ikus-entzunezkoen eta kazetaritzaren alorretako lantalde profesionala dugu.
- Azkenik, ekitaldietarako ekipamenduei dagokienez, azpiegiturak eta giza baliabideak eskura jartzen dizkizugu, antolatu nahi duzun ekitaldi hori ondo hornituta egon dadin. Led pantailak jarri eta erabiltzen ditugu, seinaleztapen-zerbitzuak eskaintzen ditugu eta ekitaldien zuzeneko hedapenaz eta grabazioaz arduratzen gara.