nor gara

Mastaller-ren logotipoa

Zerbitzuak

Zure behar guztiak betetzeko, zerbitzu sorta zabala dugu hemen:

 

Iragarki-seinaleak

  • obra-hesi pertsonalizagarriak, bezeroaren beharren araberako neurrietan
  • iragarki-bandak, leiho gainerakorrak, pliplop euskarriak, balizaje-zintak
  • totemak eta erakusmahaiak, formatu ugaritakoak: 2,0m x 0,80m-ko paperetarako, luma-kartoietarako…

Horrez gain, Mastaller-ek iragarki-seinaleen eta neurrirako kartelen diseinu- eta produkzio-zerbitzuak eskaintzen ditu: instalazioetan eraikitzea, salmenta, alokairua, garraioa, muntaia, biltegiratzea…

 

Erronka berrietarako prest gaude. Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe!

 

 

Stand-ak eta altzariak

Edozein ekitaldi motatarako osagarri guztiak

Mastaller-ek Octanorm moduluzko stand-ak ditu, aluminio anodizatuzko profil eta pvc zurizko oholdunak. Horiekin azoketarako stand-ak, eremuak ixteko hormak, kartelak jartzeko paretak etab. eraiki daitezke.

Gainera, azoka eta ekitaldietan erabiltzeko altzari sorta handia dauka: mahaiak, aulkiak, aulkitxoak, lorategiko altzariak, erakusmahaiak, arropazaindegiak, euritako-ontziak, paperontziak, katenariak

 

 

Karpak, haimak eta egiturak

Egitura mota ugari alokairuan eta salgai

Mastaller-ek egitura mota ugari ditu alokairuan eta salgai:

  • Ataridun karpak, 10 edo 15 metrokoak eta dimentsio modulagarrietakoak, edozein eremura egokitu daitezkeenak eta askotariko akaberak aukeran: oholtza-zorua, moketa, sabaia gardena, velum-a, argiztapena eta berokuntza-sistemak, besteak beste
  • Pagoda itxurako haimak, 5x5 metrokoak, elkarren artean edo karpekin lotu daitezkeenak
  • Haima tolesgarriak 3x3 edo 4x4 metrotakoak, oso iraunkorrak eta muntatzeko errazak, baita ez adituentzat ere
  • Kirol- edo industria-instalazioetarako egitura handiak, elurra eta guzti jasaten duen presurizatutako sabaiarekin, eta askotariko akaberak aukeran: olana, xaflak, sandwich panela, etab.
  • Era berean, Mastaller-ek aroztegi metaliko bat dauka instalazioetan, eta horrek egiturak

 

 

Eszenatokiak eta harmailak

  • Altuera erregulagarriko eszenatokiak: moduluzko oholtzekin eginak, eta azalean ez labaintzeko prestatuak. Edozein modutan konfigura daitezke 1x1 m-tik aurrera, maila bakarrean ala harmailen antzera. Moketaz estal daitezke eta gainean atzeko hormak edo atzealde korporatiboak eraiki daitezke, askotariko akaberekin. Horrela, bezeroek pertsonalizazio-aukera ugari dituzte erabilgarri.

  • Harmailak: Mastaller-ek ekitaldietan erabiltzeko 2.000 leku ditu moduluzko harmailetan. Eserlekuak pvczkoak dira, eta altuerak zein sarbide- eta banaketa-korridoreak egituratzeko aukera anitz dago.

 

Aukera ugari eskaintzen ditugu. Galdetu konpromisorik gabe.

 

 

Hezkuntza-laguntza

Ikastetxeei hezkuntza-laguntza berezia eskaintzeko langile espezializatuak ditugu. IGEek haur-hezkuntzako geletan laguntzaile profil hori eska diezagukete, Gasteizen zein Arabako herrietan jarduteko. IGEk antzemandako beharrei erantzun diezaiekegu.

 

 

Mastaller

Kapelamendi 7,
01013 Vitoria-Gasteiz

945 27 18 50

info@mastaller.es

Ba al zenekien...

los centros escolares todavía podéis inscribiros en el Programa 'Visitas a Radio Vitoria'?